Laburo Espaņa: 250.000 ofertas de empleo

WELCOME TO GIRILANDIA!

Archivado en General • Fecha: 21-07-2006 01:21:07

BAI ORIXE! Donosti desagertu egin da, eta bere gainean beste hiri berri bat eraiki dute. Non demontretik atera dira aurten hainbeste atzerritar!
INBASIO BAT DA! ERNE GUZTIOK!
"Giriak identifikatzeko onako pausuak jarraitu behar dituzue!

1. Azala: gorriturik badute kontuz! zihur aski giri baten aurrean egongo zara. Hauek dira klasifikazioak kolorearen intentsitatearen arabera.

-Azala gorrixka duena "Alias El Gamba"; Estatu Batuarra, ondartzaren existentziaren berri dute. Normalean, surfistak dira eta eguzkira ohituta daude. Eskuan, Mc Donaldīs-en poltsa bat daramate.

-Azala nabarmenki gorria dutenak " Alias El Cangrejo"; Espainiarrak, batez ere Madrilgo, Toledoko,... jendea. Kutsadurak sortarazten ez duen beste bero mota bat ezagutu nahiean ahaztu egiten dira Hemengo eraikuntza baxuek ez dietela itzalik egingo, beraz, erre egien dira, kostako ibilaladiak eginez.

- Azala guztiz gorria dutenak "Alias El Bogabante"; Hereberetarak, belgak, Alemanak, eta nola ez Inglesa! Koloreagaitik nabarmentzeaz gain, beti ikusiko dituzu, LIDLen erositako garagardo kaxa haundi batzuekin! Hauxe da espezie arriskutsuena!

Dudarik izanez gero, mesedez, idatz gaitzazu!

Escrito por miren, batirtze ta sarai
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

KEN ZAZPI AULA MAGNAN, IZUGARRIA!

Archivado en musika • Fecha: 19-01-2006 14:07:12

Noizean behin EHUk gauzak ondo egiten dakiela erakusten digu. Zergaitik diot hori? errez, Ken Zazpi musika taldea ekarri digute. Gainera, eskertzekoa da azterketak asteko garaia iristean izatea, erlaxatzeko eta lasaitzeko terapia antzeko bat izandelako.
Kontzertuari dagokionez, bikaina, bai soinua eta bai abeslariaren ahotsa. Gertutasuna eta naturaltasuna ere eskertu zen.
Akatsen bat? anbiente falta, baina bueno goizeko 12ak zirela kontuan artuta, ulertu daiteke. Hala ere, beraientzat ere gozieko ordu oriek nabaritu ziren, beraz, barkatuta gaude eta beraiek justifikatuta.
Eskerrik asko orduterdiko gozamenagaitik, eta segi lan nikain hori egiten!

Escrito por miren, batirtze ta sarai
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Gabonak pasa dira eta argiak oraindik jarrita

Archivado en General • Fecha: 16-01-2006 20:19:03

Donostiako Udal Etxea denboraz kanpo dabil. Gaboetan jartzen dituzten "apaingarri" argiak oraindik gaur, jarrita daude. Ez daude funtzinatzen baia oraindik kaleetan alde batetik bestera eskegita daude; baita zuhaitzetan eta beste hainbat lekutan ere.
Gabonetako egunetan jarrita egotea tira! Ez nago oso ados hasteko ez zaizkidalako Gabonak gustatzen. Baina hau ez da argien kontra egoteko argudio bakarra. Larriena zera iruditzen zait: argi "polit" horiek izugarrizko dirutza gastatzen dutela eta kontraesan bat iruditzen zait Donostiako Udalaren jarrera. Batetik, egun horietan gosearen, txirotasunaren eta oinarrizko beharren aldarrikoapena egunero dute ahotan eta bestetik milaka euro gastatzen dituzte egunean beharrezkoak ez diren argi xixtrin batzuk piztuta edukitzen. Kontraesana eta koherentzia falta!
Gutxienez "festak" bukatzean kendu argiak!!!

Escrito por miren, batirtze ta sarai
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

ZORIONAK KLASEKO BITAKORAGILEEI, IKASKIDEEI..DANORI!!

Archivado en General • Fecha: 15-01-2006 16:29:11

Bueno, daborduko, danok dakigu bitakorako laguna eroango deuskuela, eta hasi dira erabaki zantar horren kontrako aldarrikapenak.
Azkenengo egunotan, ohi baino bisita gehiago euki doguz geure bitakora honetan, eta askotan negar-anpuluak urteteko berbak ere irakurri ahal izan doguz. Miren laguna da ezagutzen dogunontzako, eta nik behintzat zorionak emon gure deutsuedaz danoi, mirenengana hurbildu eta hor zauziela erkutsi deutsazunoi, kostaldea bitakorako kideei, petti bitakorakoei..klaseko ikaskideei..danoi!!
Azken finean, danok geratu gara bardin, hutsune handi bat eukiko dogulako kezkatuta, eta hutsune horrek egingo deuskun minaren bildurrez!!
Esandakoa beraz, ZORIONAK danori!!

Escrito por miren, batirtze ta sarai
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

eskerrik asko!!!

Archivado en General • Fecha: 13-01-2006 09:39:13

Ez dakit nola eskertu, zer esan, nola adierazi hitzez laguntzen ari zareten guztia. Sinplemene, eskerrik asko guztioi eta batez ere bitakoretan idatzi dezuenoi!!!
Egia da bai, oso latza da baina aurten klasean egongo naizen azken urtea da. Kartzelara naramate, klasetik aldentzen didate, etxetik ateratzen didate, nere lagun eta mutilarengandik urruntzen naute...
Hala ere gauza bat esan nahi dizuet: inoiz espero izango nukeena baina klasekide eta lagun hobeak tokatu zaizkit. Esango nuke, hoberenak zaretela, eta ez naiz motx gelditzen. Ez naiz izenak esaten hasiko, gero pikeak daude eta, ja ja ja... Baina badakizue nori zuzentzen naizen.
Beno gaurkoz ez dut gehiago hitz egin nahi. Berriro ere eskerrik asko eta ez dakit nola ordainduko dizuedan nigatik egin duzuena eta egiten ari zaretena. Ni ere beti egongo naiz zuen ondoan eta jakin nahiz eta urrun egon beti nire bihotz eta buruan egongo zaretela eta ziegatik ere zuen parrak eta nire txorakeriak ez dituzte ixilduko!
Hauek ez dakite nahiz eta urrun egon ezin dutela gure artekoa zapuztu eta ixildu!
Muxu handi bana denei eta eskerrik asko!

Escrito por miren, batirtze ta sarai
(7) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink